(Joxan Artze)
Bi puntu, ezagutzen ez diren bi artista, bi begirada ezberdin, bi abiapuntu eta batzen dituen lerro bakarra.
Laburrena? Ederrena.
Oharkabean puntu, lerro eta bideen inguruan jolasten dabiltza bi artistak, eta patuak hala nahi izanda elkartu ditu Alurr dantza taldeak bien ibilbideak.
Joxean Artzeren poesia, Carmiña Dovaleren irudiak, eta helburu bakarra, bi punturen arteko bidea marraztea. Horretan saiatuko da dantzaren bidez Alurr dantza taldea, Aiert Beobideren gidaritzapean.
Eta lerro eta puntuen jolasean, aterako dira hitzak, pausuak, esaldi edo marrazkiak… Betiere, bi punturen artean.
Zuzendaria eta koreografoa: Aiert Beobide
Irudiak: Carmiña Dovale
Poesia: Joxean Artze
Jantziak: Ramon Garcia + Alurr
Diseinua: Iurre Aranburu