Talde baten ahalmen eta indarra elkartasunean dago. Gaur direnak izan zirenengandik ikasiz eta bide berriak esploratuz. Berriz sortu eta berrasmatzera behartuak aurkitzen dira.
Haien gazte izakera aldarrikatuz, zalantzaz betetako nortasun indartsuaz. Ez daude konforme eta mundua jarriko dute dantzan. Oin eta gorputzekin haien bizitzaren historia idatziz.
Elkartzeko, nahasteko, ospatzeko, eta ezagutzeko. Nahiz eta noizbehinka hanka sartu, bidean ikasteko. Umorez, ametsez, miñez eta samiñez. Baina beti irriz eta festarako egarriz.
Coreografía: Aiert Beobide (Producción de Haatik Dantza Konpainia)
Vestuario: Ramón García eta Alurr Dantza Taldea.
Duración: 50 minutos.