Lanabesak ikuskizunak Euskal Herriaren iragan eta tradizio ekonomikoaren historia islatzen du. Euskal tradizioan ohikoak diren lan eta lanabesen inguruko emanaldia da, euskal dantza tradizionalean oinarritua, betiere koreografia eta jantzi berritzaileen bitartez ikuspuntu modernoago batetik behatuta. Jostunak, nekazariak, errementariak, arotzak, etxeko andreak, arrantzaleak… dantzaren bidez birsortuak. Finean, gure herriari eta bertako lan tradizionalei omenaldi bat eskaintzeko aitzakia da lanabesak ikuskizuna.
Zuzendaria: Iñaki Agirre
Koreografia: Aiert Beobide eta Iñaki Agirre
Jantziak: Alurr Dantza Taldea