Garai bateko gertaeretara itzuli eta gure arbasoen azaletan sartzera eramaten gaituen ikuskizuna da Maruxak.
Erlijioak eta aske izan nahiak beti utzi izan baitu kode berezi bat gure larruan; garai bateko emakume zein gizon aske askok ordaindu behar izan zutena.
Sua egon den lekuetan errautsak geratzen omen dira; eta gu errauts horiek astintzera gatoz.
Zuzendaria: Aiert Beobide
Koreografia: Aiert Beobide eta Iñaki Agirre
Jantziak:Ramon García eta Alurr Dantza Taldea
Diseinua:Iurre Aranburu