Oinazez

Oinazez aurrera egin nahi duen pertsonaia baten istorioa da, egin nahia eta ezina. Bizitzan ekiten dugun bidearen gogoeta xume bat, euskal dantza tradizionala eta berritzailearekin adierazia. Eta hain zuzen bide horretan sortzen diren beldurrak, sustraiak atzean uzteko dudak, minak eta oinazeak dantzaren bidez islatu nahi izan ditugu.

 
Aita Donostiaren “Oinazez” lanean oinarriturik, ikuskizunerako bereziki sortu diren hainbat musika lan entzun daitezke zuzeneko musikaz lagundurik. Besteak beste, Mikel Laboaren hainbat doinuk ere berebiziko presentzia izango dute lanean.

 

Zuzendaria: Aiert Beobide

Koreografia: Aiert Beobide

Jantziak:Ramon García eta Alurr Dantza Taldea

Musika zuzendaria:Jagoba Astiazaran

X